Arane Kiroldegiko zerbitzuak aurretiko hitzordurik barik erabili ahalko dira zapatutik aurrera
Saio solteetarako, hala ere, izena eman beharko da, pandemia aurretik modura.
Bermeoko Udaletik jakitera eman dutenez, zapatutik aurrera ez da aurretiko erreserbarik egin beharko Arane kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko: “Bermeotarren jarrera eredugarria ikusita eta erabilera egokia eginda garbitasuna mantentzen dela ziurtatuta, udalak erabaki hau hartu du”.
Hori bai, pandemiaren aurretik egin modura, saio solteetan parte hartzeko izena eman beharko da. Azaldu dutenez, Bermeoko Udalaren helburua da pixkanaka normaltasunera iristeko pausuak ematea.