Liburutegiaren Egunagaz bat egin dute Busturian
Rosa Mari Martinez ipuin kontalariak 'Nahia eta Neo' haurrentzako txotxongiloen antzezlana dakar Busturira; etzi izango da, 18:00etan, kultur etxean.
Domekan (urriak 24) ospatu zen Liburutegiaren Egunagaz bat egin du Busturiko Udalak, eta horrekin lotuta ekintza desberdinak antolatu dituzte.
Hala, etzi (urriak 28) Rosa Mari Martinez ipuin kontalariaren, Nahia eta Neo haurrentzako txotxongiloen antzezlanaz disfrutatzeko aukera izango dute Busturiko umeek. 18:00etan hasiko da saioa, eta Altamirako Kultur Etxean izango da.
Domekan eta atzo ere jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera eduki duteten busturiarrek, liburutegian bertan.