Dantza ikastaroa antolatu du Alkartasunak
Azaroan hasi eta otsailera bitartean eskainiko dute ikastaroa, eta barikuetan izango da, 19:00etatik 20:15era.
Bueltan da berriro ere Alkartasuna Dantza Taldearen dantza ikastaroa. Azaroan hasi eta otsailera bitartean eskainiko dute ikastaroa, eta barikuetan izango da, 19:00etatik 20:15era.
Azaroan, fandangoa eta arin-arina ikasiko dituzte eta abenduan jarraitu egingo duten arren, hilabete horretan Olentzeroren kalejirarako dantzak ere prestatuko dituzte. Urtarrilean, berriz, agurra dantzatzen ikasteko aukera izango dute izena ematen dutenek, eta ikastaroa Banango eta Lantzeko inauteriak lantzen amaituko dute, otsailean.
Azaldu dutenez, ikastaroan lau hilabeteetarako edo hilabete solteetarako apuntatu daiteke. Interesa daukaten herritarrek Gizarte eta Kultura Etxean eman behar dute izena.