Azaroaren 13ra arte parte hartu daiteke Foruko argazki lehiaketan
Argazkiak Foruan egindako argazki digital zaharrak edo berriak izan daitezke.
2022ko udal egutegia osatzeko asmoz, Foruko Udalak argazki lehiaketa antolatu du, beste urte batez. Argazkiak Foruan egindako argazki digital zaharrak edo berriak izan beharko dira. Udal arduradunek azaldu dutenez, argazki zaharrak liburutegian digitalizatzeko aukera eskaintzen dute.
Parte hartzaile bakoitzak, gehienez hiru argazki bidali ditzake, eta liburutegi.forua@bizkaia.eus helbide elektronikora bidali beharko dira. Azaldu dutenez, azaroaren 13a [zapatua] izango da lehiaketan parte hartzeko azken eguna.
Epaimahaia egutegia antolatzeaz, egiteaz eta editatzeaz arduratuko diren zenbait pertsonek osatuko dute. Hamabi argazki irabazleen egileek oparia jasoko dute, eta 2022ko Foruko udal egutegian agertuko dira. Gainera, jasotako argazki guztiekin erakusketa bat egingo dutela jakitera eman dute.