Xixiliko gazteak, Euskadiko txapeldun
Kimu kategorian Ane Axpe Euskadiko txapeldun geratu da, eta kadete mailako H taldekoek brontzezko dominak irabazi dituzte.
Xixiliko gimnastek ikasturtean zehar entrenamenduetan landutakoa erakusten dute txapelketetan eta torneoetan. Asteburuan ere ez dira geldi egon, eta Euskadiko Txapelketa eta Avileseko Versalles Torneoa (Asturias, Espainia) lehiatu dituzte.
Euskadiko Txapelketa atzo [urriak 24] lehiatu zuten Eibarren, eta gazte taldea eta bakarkakoan Ane Axpe bere kategorian txapeldun geratu ziren. Kadete mailako H taldea, ostera, hirugarren sailkatu zen. “Ez da Kadete T taldearen eguna izan, baina asko daukate erakusteko. Bestalde, Naia Gorostiaga oso ondo egon arren, oso zaila izan da sailkatzea eta atean geratu da”, azaldu dute Bermeoko klubaren ordezkariek.
Bestalde, zapatuko Versalles Torneoan hiru domina lortu zituzten: Kadeteen H taldekoek urrea, kadeteen T taldekoek zilarra eta gazteen taldeak brontzea. Horiek zein Axpek eta Gorostiagak egindako lana goraipatu dute, “lan itzela” egin baitzuten.