Eibartik Nabarnizera
45. Eibar-Nabarniz Ibilaldia hamazazpi mendigoizalek egin zuten zapatuan [urriak 23].
06:00etan autobusean irten ziren Nabarniztik Eibarrerantz, eta 07:00etan hasi zuten oinezko ibilbidea. 29 kilometro zituzten aurretik.
Lehenengoak 09:30ean agertu ziren Oizetik. Atseden apur bat hartu eta argazkiak atera ondoren, helmugara bidean abiatu ziren. Hain zuzen ere, aurten anoa postu bakarra eduki dute, Oizekoa. Bertan salda beroa hartzeko tradizioa daukate. 11:30 aldera heldu ziren lehenengoak Nabarnizera.
Beste urte batez huts egin barik egin dute Athletic Nabarniz Elkartekoek antolatutako ibilaldia, eta eguerdiko bazkarira ere ez zuten hutsik egin gura izan. Izan ere, parte hartzaile eta antolatzaileekin batera, orain dela urte batzuk ibilaldia egiten zuten “beteranoak” ere elkartzen dira urtero-urtero bazkaltzeko. Aurten ere giro ederrean batu dira kontu-kontari, eta bestek beste eguneko “esperientziak komentatu” zituztela zehaztu dute.
Antolatzaileak pozik daude egunak emandakoagaz eta parte hartzaileei eta Nabarnizko Udalari eskerrak eman dizkiete: “Athletic Nabarniz Elkartetik eskertu egiten dugu udaletxeren laguntasuna eta parte hartzaileena. Pozik gaude beste urte betez denon artean ibilaldia egitea lortu dugulako. Parte hartu zutenek komentatu zuten egun zoragarria izan zela mendian ibiltzeko”.