Sortuk kongresuari begirako herri batzarrak deitu ditu
Foruan eta Gernikan egingo dituzte batzarrak bihar; Busturian, urriaren 27an egingo dute
Kongresuari begirako herri batzarrak deitu ditu Sortu alderdi politikoak. Ponentzia eztabaidatzeko batzarrak izango dira, eta bihar, urriaren 21ean, Gernika-Lumon eta Foruan batuko dira alderdikideekin. Gernika-Lumoko batzarra Harizpen egingo dute, eta Forukoa Haitz Biribil elkartean. Biak ere, 19:00etan hasiko dira. Ean atzo (urriaren 19an) egin zuten batzarra, eta Busturian urriaren 27rako deitu dute. Altamirako Kultur Etxean izango da, 19:30ean.
Ponentzia eztabaidatu eta bozkatu beharko dute Sortuko kideek lehennego fase honetan. Ostean, bigarren fasean, zuzendaritza hautatu beharko dute. Kongresua 2022ko urtarrilaren 22an amaituko da.