Azaroaren 25erako antolatzeko deia
Egun horretarako hainbat ekitaldi antolatu nahi ditu Gernikako Sare Feministak, eta batzarra egingo du bihar
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da azaroaren 25a, eta egun horri begirako ektaldiak antolatu nahi dditu Gernikako Sare Feministak. Horretarako, prestaketa lanekin hasiko dira, eta herritarren parte hartzea bilatu asmoz, bilera irekia egingo dute bihar, urriaren 21ean, 18:00etan, Gernika-Lumoko Astran.