Bermeoko Berbalagunak martxan daude
Momentuz, lau talde sortu dituzte eta horietako bat azaroan hastekoa da.
Aisialdian egiteko egitasmoa da Berbalagun, hortaz, “ondo pasatzeko aukera” ematen du. “Modu ludiko eta natural batean Berbalaguneko kideek espazio berriak bilatzen dituzte berba egiteko”, eta hala egin dute aurtengoan ere Bermeoko hainbat bizilagunek.
Orain arte lau talde sortu dituzte, horietako batzuetan bizkaieraz berba egiten dute eta beste batzuetan, berriz, euskara batuaz. Honakoak dira martxan dauden taldeak:
-
Astelehena, 18:30 – 19:30. Gizarte eta Kultura Etxean (bizkaieraz, azaroan hastekoak dira).
-
Eguaztena, 12:30 – 13:30. Lameran, Izaro tabernaren aurrean (batuaz).
-
Barikua, 16:00 – 17:00 (batuaz) eta 17:00 – 18:00 (bizkaieraz). Biak Lameran, Izaro tabernaren aurrean.
Gogorarazi dutenez, ikasturteko edozein momentutan izena eman daiteke honako lekuetan: AEK (609 46 20 18) eta Gotzon Garitaonaindia (688 65 14 91) euskaltegietan, Hizkuntza Eskola Ofizialean (94-618 70 91), Bermeoko Udalaren Euskera Sailean (94- 617 91 22) Marimar Hernandez dinamizatzaileari (607 60 95 80) deituta. Sare sozialen bitartez ere eman daiteke izena, berariaz prestatutako inprimakia beteta.