Autobusak antolatu dituzte Donostiako manifestazio orokorrera joateko
Manifestazioa urriaren 23an da, 17:00etan, Donostiako Antiguako tuneletik abiatuta. Hemen autobusetan izena emateko informazioa, herrika.
Sarek deituta, manifestazio orokorra urriaren 23an egingo da Donostian, Ibilian-Ibilian etxerako bidean lelopean. Sarek dio espetxe politika “norabide egokian” urratsak ematen hasita dagoela, eta bide horretan, euskal presoen etxeratze prozesuari bultzada ematea da herri dinamikaren helburua. Busturialdetik autobusak antolatu dituzte, eta aurretiaz izena eman behar da.
Mobilizazioa “garrantzitsua” dela diote. “Behin eta berriz esaten gabiltza klabea den une baten aurrean gaudela. Hamarkada luzeetako immobilismoaren ondoren, espetxe politika norabide egokian urratsak ematen hasi da, euskal presoen etxeratze prozesurako bidea zabalduz. Urriaren 23ko manifestazioarekin lehen urratsak ematen ari den prozesua bultzatu nahi dugu”.
AUTOBUSAK:
- Bermeo: Elkartetxean izena eman behar da. Autobusa 14:30ean aterako da, Lameratik, eta 14:40an batuko ditu Mundakakoak.
- Busturia: Autobusean izena emateko busturikosare@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Bermeoko autobusa 14:45ean geratuko da Busturian.
- Gernika-Lumo: Gernika-Lumoko Arrano tabernan eta Astran izena eman behar da. Autobusa 15:00etan hartuko dute autobus geltokian.