Gazte independentistek nazio eraikuntza "helduleku" bihurtzeko deia egin dute
Merkurio aurrean egin dute elkarretaratzea, urriaren 12an zer ospatu ez dutela erakusteko: "Aukera zabalik dugu. Bestelako Euskal Herria posible da".
Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren aurrean elkarretaratzea egin dute gur eguerdian, gazte independentistek deituta. Urriaren 12a 78ko erregimenari arrakalak biderkatzeko eguna da, gazteen iritziz. “Gure herriaren biziraupenaren izenean, gazte independentistoi ezinbestekoa zaigu 78ko erregimenaren ametsik gaiztoena izaten jarraitzea”, esan dute. Gazteen borroka eta antolakuntzarekin duintasunak independentziaren forma hartuko duela nabarmendu dute. “Garai nahasi hauetan, Euskal herriaren eraikuntza helduleku bilakatu behar dugu”. Horrela, orain, inoiz baino gehiago, gazteon egitekoa da euskal errepublika sozialista, feminista eta euskaldunerako bidea egitea dela esan dute: “Aukera zabalik dugu. Bestelako Euskal Herria posible da“.
Beraz, egunerokoan bezala, herrietan eta auzoetan gazte independentsitak artikulatu eta etorkizun justu bat eskainiko dien herri askea eraikitzeko unea badela azpimarratu dute: “Jarrai dezagun bizitzak erdigunean jartzen dituen independentismoa eraikitzen, egunez egun langile sektoreon beharretara dagoen herria eraikitzen”.