Minbiziaren aurkako diru bilketa egingo dute
10:00etatik 14:00etara bitartean, lau mahai jarriko dituzte martitzenean: Goiko Plazan, Taraskan, Lameran eta Portuzarrean.
Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkarteko boluntarioak kalera aterako dira berriro ere. Azken bi urteetan egin ez duten diru bilketa egiteko baimena eman dio Bermeoko Udalak, eta martitzenean herriko hainbat tokitan jarriko dituzte mahaiak.
Minbiziaren aurkako diru bilketa herriko jaien baitako Santa Eufemia egunean egiten zutela gogorarazi du elkarteko presidente Karmele Molano elkarteko presidenteak; “Elkarteak beharrizana dauka. Udalean baimena eskatu genuen eta eman egin digute».
Elkarteko boluntarioak bakarrik aterako dira kalera, ez dute beste batzuetan egin modura, herriko beste elkarte batzuetako kideen laguntzarik eskatuko: «Jende asko egoten da beti prest laguntzeko. Gauzak bere onera doazen arren, zuhurtziaz ibili gura dugu. Taldeko hamalau boluntarioak ariko gara».
Diru bilketa modu desberdinean egingo dute. 10:00etatik 14:00etara bitartean, lau mahai jarriko dituzte: Goiko Plazan, Taraskan, Lameran eta Portuzarrean. “Gu ez gara jendearengana joango, eurak hurbildu beharko dira mahaira, gura dutenagaz lagundu eta paparreko eranskailua ereeurak jarriko dute”.