Kortezubiko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko bonuak kaleratu ditu udalak
Herrian kontsumitzea bultzatu asmoz, merkatari eta ostalariei bultzada emateko bonuak kaleratu ditu berriro Kortezubiko Udalak. Bonuekin udalerriko ekonomia suspertu gura dute, eta horretarako, hiru lote jarri ditu aukeran: 25 euroko bat eta 14 euroko bi.
25 euroko balioa duen bonuagaz 40 euroko erosketak egin ahalko dira, eta 14 eurokoekin 20 eurokoak. Sektoreka, bakoitzak establezimendu desberdinetan gastatzeko aukera desberdinak eskaintzen ditu: Basondo animalien aterpean, artisautzan (Esther Martin), baserriko produktuetan (Ibargoiti, Lapikote, Nanike eta Santana), tabernan eta jatetxeetan (Barrutia, Herriko taberna, Lezika eta Marko Erretegia) edota taxi zerbitzuan (Pedro eta Zigor).
Bonuak salgai daude dagoenerako, eta abenduaren 31ra bitartean eskuratu ahalko dira, betiere lehenago amaitzen ez badira. Jakinarazi dutenez, 2022ko otsailaren 28ra arte erabili ahalko dira.
Bonoak eskuratu gura dituztenek udaletxera joan beharko dute, astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara bitartean. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eros ditzake, eta behin horiek erosita ez da aldaketarik edota itzulketarik onartuko. NANa aurkeztu beharko dute, eta erosleak adinez nagusiak izan beharko dira. Bonuen %75 kortezubitarrentzat erreserbatuko dituzte.
Transferentziaz, kreditu txartelaz edo metalikoz ordain daitezke, baina transferentziaz edo kreditu txartelagaz ordaintzera animatzen dituzte herritarrak. Transferentziaz ordaintzekotan, diru sartzea bonuak jaso baino arinago egon beharko da eta diru sartzearen agiria aurkeztu beharko da udaletxean. Udalaren kontu korrontea hurrengoa da: ES13 2095 0315 8920 4303 5088 da.