Ondarearen jardunaldiek hartu dute Batzarretxea
Tailer inklusiboak sortzeko erronkari erantzun eta entzumen aniztasuna duten pertsonentzako bisita gidatua egin zuten zapatuan Gernika-Lumoko Batzarretxean.
Batzea eta ez bereiztea da inklusioaren gakoa, eta hori helburu hartuta, Bizkaiko Batzar Nagusiek hasi dituzte Ondarearen Europako Jardunaldiak. Tailer inklusiboak sortzeko erronkari erantzun eta entzumen aniztasuna duten pertsonentzako bisita gidatua egin zuten zapatuan Gernika-Lumoko Batzarretxean.
Bisitariek Batzarretxea ezagutu zuten, Batzar Nagusien egoitzako teknikari batek eta zeinu hizkuntzako interprete batek lagunduta.
Ekimenagaz Batzar Nagusiek elkarrizketarako eta ekintzetarako esparrua zabaltzeko eta askotariko jendeagaz konektatzeko deia egin die Europako Jardunaldien sarea osatzen duten pertsona, entitate eta erakunde guztiei: “Gure ondarearen aurkezpenetan eta interpretazioan betidanik baztertuak izan diren taldeekin elkarreragiteko topaketak sustatu behar ditugu”.