Urriaren 8ra arte izena eman daiteke Mundakako Irakurketa Klubean
Gazteentzako eta helduentzako taldeak antolatu ditu Mundakako liburutegiak.
Mundakako J.M. Etxeita udal liburutegiak Irakurketa Kluba antolatu du beste urte batez; gazteentzako (16 urtetik gora) zein helduentzako taldeak eratuko dituzte. Ekimen horretan parte hartu gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute, eta urriaren 8a (barikua) dute horretarako azken eguna.
Interesa daukatenek liburutegira jo ahalko dute izena emateko. Telefonoz ere egin daiteke honako zenbakietara deituta: 94-687 65 49 edo 688 80 39 64 (WhatsApp). Bestela, liburutegi.mundaka@bizkaia.org helbide elektronikora mezu bat bidaltzeko aukera ere badago. Lekuak mugatuak direla jakitera eman dute liburutegiko arduradunek. Urrian hasiko dira batzen eta maiatzera arte luzatuko da Irakurketa Kluba.
Gazteen taldea hilean behin batuko da, martitzen baten, 18:30ean. Gazteen taldearen dinamizatzailea Kepa Luzarraga izango da. Helduen eguna, berriz, eguena izango da, eta horiek ere hilean behin batuko dira, gazteen ordu berean. Parte hartzaileek Miren Billelabeitia izango dute gidari.