537 kilo zabor atera dituzte Bermeoko portutik
VII. Hondartzen eta Itsas hondoen Nazioarteko Garbiketa Handia ekimenean parte hartu dute Izaro Sub taldekoek.
Bermeoko portua garbitzeko hitzordua jarri zuten zapaturako. Izaro Sub taldeak VII. Hondartzen eta Itsas hondoen Nazioarteko Garbiketa Handia ekimenagaz bat egin zuen. Jakitera eman dutenez, 35 pertsona ibili ziren Bermeoko portua garbitzen: 18 urpekari, 5 apnea, 4 paddle eta beste 8 boluntario oinez.
09:30ean hasi zituzten garbiketa lanak, eta Olatua eskultura inguruan zeukaten batzeko puntua. Denetara, 537 kilo zabor batu zituzten portuan. Denetarik atera zuten: maskarak, bateriak, plastiko ugari, latak, zigarro puntak, sareak, arrantzarako gauzak…