XVIII. Ereñoko Udala Sari Nagusia lehiatuko dute bihar
Bihar [irailak 25] 15:30ean hasiko dute txirrindulari lasterketa. Helduz Torneoaren azkenengo proba puntuagarria da.
Busturialdea eta Lea-Artibaiko errepideek Helduz Torneoaren azkenengo proba puntuagarria hartuko dute bihar [irailak 25]. XVIII. Ereñoko Udala Sari Nagusia lehiatuko dute, 15:30etik aurrera.
Txirrindulariak Atxoste auzotik irtengo dira eta Eleizalde auzoan helmugaratuko dira. Ereño, Ibarrangelu, Ea, Ispaster eta Nabarniz artean 105 kilometro pasatxoko lasterketa egingo dute.