Gotzone Sagarduik Etorkintza fundazioaren lana ezagutu du
Sailburuak fundazioak Kortezubin dituen instalazioak bisitatu ditu gaur goizean, eta pazienteen ahotik ezagutu du bertan jasotzen duten arreta
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Etorkintza fundazioaren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean, Kortezubin. Horrela, fundazioak duela 36 urte baino gehiagotik hiru eremuetan adikzioen arloan garatzen duen lana ezagutzeko aukera izan du sailburuak. Kortezubiko Etorkintza fundazioak, aurten, Osasun sailak aitortzen duen Elkar eginez 2020-2024 ibilbide profesionalaren aintzatespena jaso du. Sagarduik berak, pazienteen eskutik ezagutu du gaur bertan jasotzen duten arreta eta tratamendua.
Adikzioen prebentzioa eta arreta Osasun Sailaren 2021-2024 Legegintzaldirako Esparru Estrategikoan jasota dago, baina lan-ildo hori ez da hutsetik sortu. Izan ere, Fundazioaren eta Osasun Sailaren arteko harremana urte askokoa da, fundazioa bera eratu zenetik eta lehen programa asistentziala garatu zuenetik: Tratamendu Anbulatorioko Zentroa eta Mendekotasunen Tratamendu Egoitza.