Auzolanean garbitu dute Astra
Ikasturte berrirako prest dago kulturarako fabrika soziala. Astelehenetik barikura 16:30etik 20:30era egongo da zabalik.
Elkarlanean, kulturarako fabrika soziala garbitu zuten zapatuan: “Denona denon artean garbitu dugu”. Ederrenari eusten jarraitzeko “elkarlana eta denon inplikazioa” behar dela oinarri hartuta, herritar talde batek kulturarako fabrika garbitu zuten, “Astraren irekiera arduratsu eta segurua bermatzeko”.
Izan ere, Astra antolatuz, autogestioz eta auzolanean bakarrik dela posible uste dute. Hala, ikasturte berrirako prest dago fabrika. Astelehenetik barikura 16:30etik 20:30era egongo da zabalik: “Erdu gurekin ikasturte berriari kolorea ematera”.