"Pozik" bueltatu dira mendizaleak Kantabriatik
30 pertsona joan dira Sollube 707 mendizale Taldeak antolatutako irteerara.
Irteerara joan diren mendizaleak 'Los Ojos del Diablon'. Argazkia: Sollube 707 Urteko bigarren irteera egin zuen atzo Sollube 707 mendizale taldeak, Kantabria aldera joan ziren. Jendea “gogotsu” zegoela adierazi dute mendizale taldeko ordezkariek; hala, 30 pertsona joan ziren.
Sonabiatik abiatu zen taldea, Solpicora (486 metro) igo zuten lehenengo, Candinara (489 metro) gero eta Los Ojos del Diablon (356 metro) amaitu zuten. “Kareharrizko mendiak dira eta harriak puntaz amaitzen dira, ibiltzeko zaila da”, esan dute. Mendizaleak “neke-neke” eginda, baina “oso pozik” bueltatu ziren; “ibilbidea zoragarria da”.
Hurrengo irteerarako datarik oraindik ez dutela jarri esan dute Sollube 707 mendizale taldekoek.