Garbigune mugikorra Foruan egongo da
Eguaztenean jarri eta urriaren 6ra bitartean egongo da farmaziaren ondoan.
Eguaztenetik aurrera foruarrek garbigune mugikorra izango dute udalerrian. Jakitera eman dutenez, eguaztenean jarriko dute eta urriaren 6ra bitartean egongo da; Torre Barri kalean kokatuko dute garbigune mugikorra, farmaziaren ondoan, hain zuzen ere.
Metalezko zein plastikozko kapsulak, etxetresna txikiak, erradiografiak, telefono mugikorrak, kableak, disolbatzaileak, pilak, CDak eta DVDak… ohikoak ez diren hondakinak uzteko aukera eskaintzen dute garbigune mugikorrek.