Bermeoko Osasun Zentroan gertatutakoa gaitzetsi dute
Domeka goizaldean Osasun Zentroko atea eta kristalak apurtu eta kalteak sortu dituztela azaldu dute.
Bermeoko Udalak eta Bermeoko EH Bilduk domeka goizaldean Bermeoko Osasun Zentroan gertatutakoa gaitzetsi dute.
Bermeoko Udalak “indar osoz gaitzesten” du gertatutakoa. Azaldu dutenez, gertakari hau argitzeko bideak zabalik daude eta ustezko egilea identifikatuta dagoela gaineratu dute: “Herri honek ez du gizalegearen kontrako jarrerarikgura, eta ez ditu onartuko!”.
Domeka goizaldean Bermeoko Osasun Zentroan gertatutakoa “onartezina” dela esan du Bermeoko EH Bilduk, eta gertatutakoa salatu du: “Osasun Zentroko atea eta kristalak apurtu eta kalteak sortu dituzte. Horrelako jarrerak ezin ditugu onartu gure herrian”.
Gertatukoaren ostean, EH Bilduk elkartasuna adierazi gura izan die osasun zentroko langileei eta kaltetuak izan diran herritar guztiei. “Osasun publikoaren alde lan egiten dutenak eta horretarako erabiltzen dituzten azpiegiturak zaindu behar ditugu; herritarrok, gure osasuna hobetzeko erabiltzen ditugun zerbitzuak baitira”.
Gaineratu dute, osasun publikoaren kontrako erasoek, “handiak edo txikiak izan”, EH Bilduren gaitzespenik handiena edukiko dutela beti: “Osasun publikoa guztiona da eta danok babesten gaitu. Defendatzen eta hobetzen lagundu dagigun. Hau ez da bidea gure herria eraikitzeko”.