HITZAren argazki lehiaketako hamabi argazki irabazleak, ikusgai
Epaimahaiak aukeratutako hamar argazki irabazleei boto gehien jaso dutenak gehitu zaizkie: ‘Urdaibaiko fauna’ eta ‘Sarea’. 355 herritarrek eman dute botoa. Saridunekin HITZA jarriko da harremanetan.
Busturialdeko eta Lea-Artibai eta Mutrikuko txokoak izango dira protagonista Hitzaren 2022ko egutegietan. Izan ere, Hitzak uztailean abiarazitako lehiaketak baditu irabazleak. Epaimahaiak aukeratutako hamar argazkiei Internet bidez boto gehien jaso duten biak gehitu zaizkie. Beraz, egutegiak hamabi argazki ederrez osatuko dira, Lea-Artibai eta Mutrikuko sei eta Busturialdeko beste sei.
Guztira 37 argazki aurkeztu dira lehiaketara. Horietatik, epaimahaiak hamar aukeratu ditu: Ilunabarra, Laidako berdegunea, Lainopean, Talapetik begirada, Encuadre, Itsasoko baratzea, Ogella, Isiltasunean oihuka, Mutrikuko gutizia eta Hegan. Eta horiei bi eskualdeetan boto gehien jaso dituzten bi argazkiak gehitu zaizkie: Urdaibaiko fauna eta Sarea; 85 eta 67 boto jaso dituzte, hurrenez hurren. Sarea argazkia, gainera, epaimahaiak ere aukeratu du, baina aldi berean boto gehien jaso dituena ere izan da. Hala, hamabi argazki irabazleak erabakita geratu dira.
Irailaren 1etik 10era egon da botoa emateko aukera, eta horretan 355 herritarrek parte hartu dute. Saridunekin Hitza jarriko da harremanetan.