Urdaibai seigarren sailkatu da 126. Kontxako Banderan
126.Kontxako Banderan seigarren sailkatu da Urdaibai. Bigarren jardunaldian bere txandan bigarren amaitu du, eta bosgarren sailkatu da Orio, Cabo eta Aresen aurretik.
Urdaibai seigarren sailkatu da 126. Kontxako Banderan. Lehen txandan bigarren sailkatuta, atzoko bigarren jardunaldian bosgarren sailkatu zen, ohorezko txandan atera zen Oriori aurrea hartuz.
Donostia Arraun Lagunak eta Santurtzi dira 2021eko Kontxako txapeldunak. Atzoko bigarren jardunaldian estropada irabazi eta bandera bereganatu zuten. Emozioa, tentsioa, borroka… ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izaten dute askotan arraunzaleek eta atzo horrela izan zen. Estropada gogorrak, fisikoak eta estrategikoak izan ziren arraun taldeentzat.
Emakumezkoetan Donostia Arraun Lagunak eta Orio eta gizonezkoetan Santurtzi eta Hondarribia. Lehia estua eta emozio bizikoa eduki zuten batzuen zein besteek. Bi ohorezko txandak hasieratik amaieraraino ikusgarriak izan ziren. Pare-parean hasi eta amaitu zuten.
Historia eginez. 71 urte eta gero etxean geratu zen bandera. Donostia Arraun Lagunak-eko arraunlariek klubaren historiarako lorpen handia egin zuten. 1950. urtean Donostiako Esperantza elkarteak irabazi zuen bandera, eta emakumezkoen 14. edizioan nagusitu da hiriko kluba bertako banderan.
Gipuzkoako eta Euskadiko traineru txapelketak, liga eta Kontxa. Dena. Dena irabazi dute Donostia Arraun Lagunakekoek. Denboraldi ikusgarria egin dute bai eurek eta baita Oriokoek ere. Pare-parean ibili dira eta Kontxan ere horixe ikusi da bi asteburuetan.
Kontsolazio txandan nagusi izan zen Tolosaldearen erreferentziekin atera ziren, eta lehen jardunaldiko segundo bat eta 64 ehuneneko aldea buruan. Pare-parean aritu ziren; ziabogan Orio izan zen azkarrena (4.59) eta bi segundora sartu zen etxeko trainerua. Jarraian, poparean zetozela epaileak bandera zuria ere atera zien pare bat bider, tartea zabaltzeko, palekin elkar ez jotzeko.
Amaieran bi segundo eta 68 ehunenera amaitu zuen Oriok. Hala, bi jardunaldietan azkarrena izanda irabazi du Donostia Arraun Lagunakek XIV. Kontxako Bandera. Aurten, gainera, errekorrak hautsi dituzte emakumeek. Lehen jardunaldian, Oriok eta Donostia Arraun Lagunakek aurretik Zumaiak lortutako jardunaldi bakarraren marka hobetu zuten , eta atzo, berriz, bi jardunaldien baturarena.
Gizonezkoen bi txandetan ere epaileak behin baino gehiagotan altxatu zien bandera zuria.
Donostiarra ziabogako azkarrena. Donostiarra izan zen lehen txandako azkarrena. Gainera, hark ziabogan egindako marka ez zuen inork hobetu ohorezko txandan. Harengandik hamar segundo pasatxora amaitu zituen lanak talde bermeotarrak.
Kontsolazio txandakoekin konparatuta, ohorezko txandako lau ontzien artean alde estuagoa egon zen. Adibidez, hasieran, bi segundoren barruan egon ziren laurak. Estropada-buru argirik ez zen izan brankaz, eta ziabogan ere denbora bera markatu zuten Santurtzik eta Hondarribiak: bederatzi minutu eta 30 segundo. Bi segundora sartu zen Zierbena eta hirura Orio. Poparean, ontzi guztiak estriborrera joanda, euren kaleetatik kanpo egin zuten arraunean. Azken txanpa ikusgarria izan zen. Santurtzi eta Hondarribia nor baino nor. Bi segundo eta 22 ehunenengatik irabazi zuen estropada Iker Zabala bermeotarrak zuzendutako Soterak. Eta banderari dagokionez, aurreko astean segundo bat eta 74 ehuneneko aldea lortu zuen Hondarribiak, eta beraz, atzo hori gaindituta, 48 ehunenengatik eskuratu du Santurtzik aurtengo Kontxako bandera.
GIZONEZKOEN SAILKAPEN NAGUSIA:
- 1.- Santurtzi: 38.19,09
- 2.- Hondarribia: 38.19,57 (+0,48)
- 3.- Zierbena: 38.31,41 (+12,32)
- 4.- Donostiarra: 38.31,96 (+12,87)
- 5.- Orio: 38.42,39 (+23,30)
- 6.- Bermeo Urdaibai: 38.50,36 (+31,27)
- 7.- Cabo: 39.06,14 (+47,05)
- 8.- Ares:39.46,14 (+1.27,05)
GIZONEZKOEN 2. JARDUNALDIA:
- 1.- Santurtzi: 19.11,03
- 2.- Hondarribia: 19.13,25 (+2,22)
- 3.- Donostiarra: 19.16,54 (+5,51)
- 4.- Zierbena: 19.21,13 (+10,10)
- 5.- Bermeo Urdaibai: 19.26,96 (+15,93)
- 6.- Orio: 19.27,57 (+16,54)
- 7.- Cabo: 19.34,02 (+22,99)
- 8.- Ares: 20.03,16 (+52,13)
EMAKUMEZKOEN SAILKAPEN NAGUSIA:
- 1.- Donostia Arraun Lagunak: 21.05,18
- 2.- Orio: 21.09,50 (+4,32)
- 3.- Donostiarra: 21.28,24 (+23,06)
- 4.- Tolosaldea: 21.35,14 (+29,96)
- 5.- Hondarribia: 21.37,94 (+32,76)
- 6.- Hibaika: 21.53,16 (+47,98)
- 7.- Chapela: 21.56,84 (51,66)
- 8.- Deustu: 22.05,82 (+1.00,64)
EMAKUMEZKOEN 2. JARDUNALDIA:
- 1.- Donostia Arraun Lagunak: 10.33,56
- 2.- Orio: 10.36,24 (+2,68)
- 3.- Donostiarra: 10.48,00 (14,44)
- 4.- Tolosaldea: 10.48,46 (+14,90)
- 5.- Hondarribia: 10.53,12 (+19,56)
- 6.- Chapela: 10.58,10 (+24,54)
- 7.- Hibaika: 11.04,00 (+30,44)
- 8.- Deustu: 11.10,56 (+37,00)