Batirtze Ispizua eta Nerea Egurrola, Bizkaiko txapeldun
Bizkaiko trontza txapelketa irabazi dute Batirtze Ispizua bermeotarrak eta Nerea Egurrolak. Iraide Gezuraga arratzuarra eta Amaia Mendiuneta txapeldunorde geratu dira.
Bizkaiko Trontza Txapelketa lehiatu zuten Sopelan, atzo, eta Batirtze Ispizua bermeotarrak eta Nerea Egurrolak jantzi zuten txapela. Bost minutu pasatxotan (5.29,215) burutu zituzten lanak. Piratak Herri Kirol Taldeko Iraide Gezuraga arratzuarra eta Amaia Mendiuneta geratu ziren txapeldunorde (7.04,36).
Emakumezkoen txapelketaz gain, herri kirol erakustaldiak egin zituzten atzo, eta besteak beste, Beñat Obieta arratzuarrak parte hartu zuen. Lasto botatze eta altxatze saioa egin zuten Obietak eta Jon Loiolak, eta ingude jasotzean aritu ziren Obieta eta Nerea Egurrola. Harri jasotze erakustaldia, berriz, Beñat Ibañezek, Ugaitz Perezek eta Aingeru Palaciosek eskaini zuten.
*Argazkiak: Piratak HKT