Alaine Agirre saritu dute Irun Hiria sarietan
'Karena' izeneko eleberriagatik saritu dute bermeotarra. Zapatuan egin zuten sarituen izenen berri emateko ekitaldia.
44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria jaso du Alaine Agirre Garmendia idazle bermeotarrak, euskarazko eleberrien atalean; 25.000 euro eta garaikurra jasoko ditu. Karena izeneko eleberriagatik jaso du Agirrek saria.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bost kidek osatu dute eleberriak saritzeko epaimahaia: Felipe Juaristik, Jon Martin Etxebestek, Jon Kortazarrek, Arantxa Urretabizkaiak eta Joxe Mari Iturraldek. Guztira, 25 proposamen jaso dituzte sariketarako.
Aipatu dutenez, inoizko parte hartzerik handiena izan dute Irun Hiria Kutxa Literatura sariek. Guztira, euskarazko 61 lan (25 eleberri eta 36 olerki) jaso dituzte, eta 1.614 lan, berriz, gaztelerazko modalitateetan. Batez ere, gaztelerazko modalitatean eman da antolatzaileek nabarmendu duten igoera; duela bi urte azken sariketa egin zutenean baino 1.103 lan gehiago jaso dituzte aurten. Euskarazko modalitatean, 2019an, 56 lan jaso zituzten, aurten, berriz, bost gehiago.
Zapatuan egin zuten, hain zuzen ere, sarituen izenen berri emateko ekitaldia.