Lanbide Ekimenak zentroak Hazinnova aholkularitza espezializatua eskainiko du
Hamar langiletik gorako enpresentzako izango da zerbitzua, eta 50 orduko aholkularitza espezializatua hartuko dute
Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak Hazinnova aholkularitza espezializatua eskualdko enpresen eskura jarri du. Hain zuzen, hamar langile baino gehiago duten enpresak eskatu dezakete aholkularitza. Doan, 50 orduko aholkularitza zerbitzua izango dute eskura. Hain zuzen, beraien produktuan eta negozio-prozesuan berrikuntza behar duten mikroproiektuak garatzeko aholkuak jasoko dituzte enpresek: logistika, merkaturatzea, administrazio eta finantzen arloetan.
Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak SPRI-Innobasquerekin sinatutako akordioari esker izango da posible eskualdeko enpresei zerbitzu hori ematea. Lanbide Ekimenak erakundeko presidente Jon Lejarragak azaldu duenez, enpresen lehiakortasuna hobetzea da asmoa, “industria enpresetan eta industria `rozesuarekin lotutako zerbitzu enpresetan berrikuntza ez-teknologikoa bultzatuz”.
Enpresek, dituzten beharren arabera, zortzi motatako bi mikroproiektu garatu ahal izango dituzte: ekonomiko-finantziarioa, produkzioa, logistika, barneko administrazio prozesuak, pertsonak, bezeroak, merkatu berriak eta produktua dira, hain zuzen,