Igerilekuko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
Helduentzako eta hastapenetarako izen emateak dira zabaldu dituztenak. Interesdunek irailaren 27a aurretik izena eman beharko dute.
Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak urriaren 4an hasiko diren igerilekuko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Internet bidez izena eman gura dutenek www.gernika-lumo.eus udal-ataria baliatu dezakete horretarako: ‘Santanape kiroldegiko aurretiko hitzordua’ atalean klik eginda izena eman daiteke. Kiroldegian bertan aurrez aurre ere apuntatu daitekeela adierazi dute.
Helduentzako eta hastapenetarako izen emateak dira zabaldu dituztenak, “flotatzen dakiten edo ez dakiten haurrentzat bakarrik”.
Interesdunek irailaren 27a aurretik izena eman beharko dute, hilaren 27an lekuen zozketa egingo baita. Irailaren 29tik aurrera, hutsik geratu diren lekuak betetzeko, zozketan plazarik lortu ez dutenek edota eskabidea epez kanpo aurkeztu dutenek berriro izena emateko aukera izango dute.
Ordutegi ugari ezarri dira, eta prezioak 55,45 eurotik 103,50 eurora bitartekoak dira, abonatua izan edo erregistratu barik egotearen arabera.