Zubi Gane tabernak jaso du Bermeo Tuna Pintxo Tour txapelketaren sari nagusia
Eguzki tabernak jaso du bigarren saria, eta hirugarrena, berriz, Kai Alderentzat izan da.
Bermeoko 21 tabernetako barretan hegaluzerik gozoenaz gozatzeko aukera egon da uztailean eta abuztuan. Orain, abuztuaren 29an amaitu zen Bermeo Tuna Pintxo Tour txapelketaren sariak banatu dituzte.
Zubi Gane tabernak jaso du txapelketaren sari nagusia, Eguzkirentzat izan da bigarren saria, eta hirugarrena, berriz, Kai Alderentzat.
Bezeroek erabaki dute zein izan den pintxorik gozoena, eta parte hartu dutenen artean bertoko produktuz osatutako hiru otzara zozkatu dituzte; honakoak izan dira irabazleak: Edurne Meñaka Ormaza, Gabriel S. Acevedo eta Miguel Gallarosa.