Julen Gabirondok irabazi du Euskadiko Sega Txapelketa
Muruetan lehiatuko dute Euskal Herriko Sega Txapelketa, eta baserritarrei aitortza egin diete. Herriko hiru ordezkari egon dira omenaldi ekitaldian.
Julen Gabirondo Izeta urnietarrak jantzi zuen atzo eguerdian txapela Euskal Herriko Sega Txapelketan, Muruetan. Azkenaldian garaipenak pilatzen ari da hainbat herri kiroletan, eta uztailean Gipuzkoako Sega Txapelketa irabazi ostean, Euskadikoa ere bereganatu du.
Ez da Euskadiko txapela janzten duen lehen aldia, eta faborito argia zen, eta ez zuen hutsik egin. Hasieratik aurretik ibili bazen ere, Xabier Zaldua Alberdigaz lehia estua eduki zuen. Gainontzeko faboritoen aurretik arituta, Euskadiko txapelketa lehenengoz lehiatu duen Zalduak ezustekoa eman zuen. 1.820 kilogaz nagusitu zen Gabirondo, eta 1.696 kilo moztu zituen Zalduak. Jon Otegi Odrizola sailkatu zen hirugarren, 1.624,5 kilogaz. Mikel Lizartza Colomo laugarren eta David MariƱelarena Saralegi laugarren eta bosgarren sailkatu ziren, 1.387 kilogaz eta 1.148 kilogaz, hurrenez hurren.
Omenaldia. Txapelketa hasi aurretik, baserritarrak izan ziren protagonistak. Baserrietan sega mozten egin izan den eta egiten den lana gogora ekarri zuten. Baserritarrei aitortza egiteko, herriko hiru ordezkarik parte hartu zuten omenaldi ekitaldian: Larrabe auzoko Andima Gane Palazioko, Goierria auzoko Iziar Torreko eta Kanpantxua auzoko Iziar Munieneko.