Bertsoen doinuek girotuko dituzte Errigoitiko leihoak
Errigoitiko Uria auzoan egingo dute saioa, irailaren 3an
Ikasturtearekin jarraituz, bueltan dira Errigoitiko leihoak, eta hurrengo saioan bertsolarien txanda izango da. Uria auzoan egingo dute ekitaldia, eta lau bertsolarik kantatuko dute. Mikel Retolaza, Julen Arzanegi, Ibai Amillategi eta Mikel Goiriena izango dira oholtza gainean.
Bertso saioa 20.00etan hasiko da.