Bizkaiko Giza Proba Txapelketaren 1. jardunaldia jokatuko dute Kortezubin
Bariku arratsaldean eta zapatu eguerdian egingo dituzte saioak. Gonbidatu bezala kirolari arabarrek ere parte hartuko dute.
Bizkaiko Giza Proba Txapelketaren lehenengo jardunaldia hartuko du Kortezubik. Harri handian eta harri txikian lehiatuko dira kirola bizkaitarrak, eta hainbat kirolari arabar ere gonbidatuko dituztela jakinarazi dute Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearen arduradunek.
Barikuan [uztailak 23] harri handiagaz ariko dira Eneko Bilbao kortezubitarra, Gorka de la Concepcion, Aitor de la Concepcion eta Bernardo Ureta Urpe. 18:00etan hasiko dute saioa.
Zapatuan [uztailak 24], berriz, harri handian zein harri txikian lehiatuko dira, 12:00etatik aurrera. Harri handian, Iker Murueta ereñarra eta Aitor Etxaniz markina-xemeindarra izango dira bizkaitarrak, eta Jose Sanchez eta Juan Carlos Lopez gonbidatu arabarrak. Harri txikian, berriz, Beñat Amade eta Unai Ardeo bizkaitarrak eta Kerman Perez arabarra ariko dira zein baino zein gehiago.