Urkulluk esan du poliziaren lana dela jende pilaketak kontrolatzea
Udalei eskatu die bizilagunei jakinaraztea zeintzuk leku ezin diren erabili gauerditik 06:00ak arte. Positibo kopuruaren joera goranzkoa da Busturialdean
Jende pilaketak saihestu nahi ditu Jaurlaritzak, eta goizaldean kalean etxekideak ez direnak biltzeko aholkua debeku gisa hartzeko eskatu die Iñigo Urkullu lehendakariak herritarrei. Horrez gain, esan du jende pilaketak kontrolatzeko aurdura Ertzaintzak eta Udaltazingoak hartuko dutela.
Hala, zenbait udaletan sortu den zalantza argitu du Lehendakariak, eta esan du udalei ez zaie eskatzen «gauean izaten diren jende pilaketak kontrolatzea», baizik eta beraien herritarrei argitzea gauerditik 06.00ak bitartean zein lekutan ezin diren ibili. Lehendakariak azaldu duenez, gauerditik aurrera «ezin» da elkarrekin bizi ez direnen bilerak edo pilaketak egin parkeetan, lorategietan, hondartzetan eta beste espazio publiko batzuetan.
Izidentzia tasak goranzko joera. Koronabirus kasuen inzidentzia tasak gora egin du Busturialdean azken egunotan. Hain zuzen, uztailaren 15eko datuek 9 kasu positibo eta 295,68ko inzidentzia tasa erakutsi dute Bermeon (242,46ko tasa zeukan aurreko egunean). Gernika-Lumori dagokionez, uztailaren 15ean batutako datuek 8 kasu positibo zenbatu zituzten, 214,18ko tasarekin (166,59koa zen aurreko egunean). Uztailaren 15ak guztira 21 kasu positibo utzi ditu Busturialdean: Bermeoko 9 eta Gernika-Lumoko 8 kasuez gain, 3 kasu positibo izan ziren Busturian eta bat Ean.