Busturialdeko arraun taldeek Bizkaiko Traineru Txapelketa jokatuko dute Lekeition
Beteranoetan lehiatuko da Mundaka, eta senior mailan, gizonezkoen lehian ariko dira Bermeo eta Busturialdea.
Bizkaiko Traineru Txapelketa lehiatuko dute bihar [uztailak 14], 18:00etatik aurrera, Lekeition.
Beteranoetan sei talde lehiatuko dira, bi txandatan banatuta. Lehen txandan egongo dira Mundaka, Iberia eta Sestao, eta bigarren txandan, berriz, Getxo, Plentzia eta Bilbao.
Senior mailan, gizonezkoetan, hamar talde ariko dira hiru txandatan banatuta. Lehenengo txandan Busturialdea (Elantxobe izenagaz), Deusto eta Portugalete uretaratuko dira. Isuntzak, Kaikuk eta Arkotek osatuko dute bigarren txanda, eta hirugarren txandan ariko da Bermeo, Santurtzi egungo txapelduna, Ondarroa eta Zierbenagaz lehian.
Emakumezkoetan, berriz, lau talderen artean erabakiko da txapelduna: Isuntza, Ondarroa, Deusto eta Lutxana.