Larrialdi Zerbitzuek gazte bat erreskatatu dute Antzoran
Antzoran (Ibarrangelu) marea igotzean harkaitzetan harrapatuta geratu zen 21 urteko gazte bat erreskatatu zuten Larrialdi Zerbitzuek, atzo arratsaldean.
19:00ak aldera, emakume batek larrialdietako SOS Deiak 112 zerbitzura deitu zuen, Antzorako harkaitzetan marea igo zenean bertan harrapatuta geratu zela esanez, “ez zegoen min hartuta, baina oso urduri zegoen”.
Gernikako Ertzain-etxeko patruilak eta Mendiko Ataleko agenteak zeramatzan helikoptero bat, suhiltzaileak eta Gurutze Gorria hurbildu ziren emakumeak esandako lekura, Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta. Helikopteroz erreskatatu, eta Laidako hondartzara eraman zuten, eta hango Sorosleen postuan urratu batzuk sendatu zizkioten.