Arantza Mendiak jaso du Ezetz Jakin lehiaketako ikasturteko azken saria
Egunean Behin lehiaketa digitaleko azken sariak banatu ditu Gernika-Lumoko Berbalagunek. Joan den astean lehiaketan parte hartu zuten 90 lagun ingururen artean Arantza Mendia izan zen onena, eta berak jaso du herrian gastatzeko 50 euroko bonoa.
Astero zozketaren bidez banatzen duten saria Jon Mikel Goikoetxearentzako izan da. Gernikan gastatzeko 20 euroko bonoa eta Praktikatuk emandako materiala jaso ditu gaurkoan.