Umeak historian eta kulturan murgiltzeko modu erakargarria
Uda sasoiko eskaintza berritua du Gernika-Lumoko Euskal Herria museoak 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat
Euskal Herria museoak udako tailerrak antolatu ditu, 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat. Oporraldi garaian, etxeko txikiek aukera paregabea izango dute modu dibertigarrian Euskal Herriko historia eta kulturaz gehiago ikasteko. Ekainaren 29ean eta 30ean eta uztailaren 1, 2, 6,7,8 eta 9an emango dituzte tailerrak, 11:00etatik 13:00etara.
Parkeko Eskulturak, Basoak Historian Zehar, Euskal Pertsonaiak, Euskal Gastronomia, Sanferminak edota Herri Kirol Olinpiadak izango dira landuko dituzten tailerrak. Plaza mugatuak dira, eta horietako asko beteta dauden arren, geratzen diren lekuak bete arte izango da zabalik izen-ematea.
Pertsona bakoitzak gehienez 2 ume apuntatu ahal izango ditu, eta ume bakoitzeko euro 1 ordaindu behar da.
Informazio gehiagorako: 946255451 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus