Gaztelugatxeko tiket sistema berriro martxan
Bizkaiko Foru Aldundiak gaur berraktibatu du Gaztelugatxeko San Juan bisitatzeko erreserba plataforma.
Horrez gain, bisitak uztailaren 1etik aurrera egin ahalko dira. Egun horretan, bisitarientzako barrutia zati batean zabalduko dute, bisitariek Urizarreta eta Ermu artean ibilbide zirkularra egin dezaten.
Zirkutu zirkular hau ez da ailegatzen bisitaldiak etetea eragin zuen eragin zuen lur jausia gertatu zen gunera; beraz, penintsula eta tontorreko baselizara sarrera, oraindik, zarratuta daude. Osasun-agintariek ezarritako COVID-19aren aurkako babes neurriak betetzeko, ezarritako pertsona eutsiko zaio: eguneko 960 pertsona. Ibilbidea, ostera, norabide bakarrekoa izango da.
Urtarrilean gertatutako luiziaren ondorioz, hilabete hauetan zehar, ingurunea sakon aztertu da: erorketa gehiago gerta ez daitezen eta bertaratzen diren bisitarien segurtasuna bermatzeko, hartu beharreko neurriak indarrean jarri dituzte. Gune osoan biotopo babestu osoaren sektorizazioa ezarri dute, barruti bakoitzak duen ezegonkortasun mailaren arabera, irekiera publikoa progresiboki egin ahal izateko.
Urizarreta eta Ermu arteko ibilbide zirkularra egiteko lanak azken fasean daude dagoeneko eta hasita daude lanak, ostera, Ermu eta Lurgorri arteko zatian; seguru asko, uztailaren amaieran irekiko dute. Datozen asteetan hasiko dira, bestalde, lur jausia gertatu zen penintsulara eta ermitara sartzeko eremuko obrak: udazken hasieran zabalduko zaie bisitariei.