Leire Ugalde garaile Ezetz Jakin lehiaketan
Pasa den asteko Egunean Behin lehiaketan Leire Ugalde izan zen denetan onena.
140 parte hartzaileren artean nagusitu zen Ugalde, eta bere izenean Iñigo Motxobej jaso zuen herriko denda, jatetxe zein zerbitzuetan gastatzeko 50 euroko bonoa. Ekainaren 7tik 13ra arteko astean izan da onena.
Horrez gain, astero zozketaren bidez ematen duten saria Itsaso Mendietari egokitu zaio. Praktikatu zerbitzuaren materiala eta 20 euroko bono-saria jaso ditu.