Yogaren eta elkartasunaren batuketa
Yogaren Nazioarteko Egunerako, egitarau berezia prestatu du Yogazaleak Taldeak.
Datorren astelehenean, hilaren 21ean, ospatuko dan Yogaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Yogazaleak Taldeak “Yoga eta Alkartasuna” izeneko egitarau berezia antolatu du, Bermeon zehar.
Asteleheneko ekimenak 08:30ean hasiko dira, Bermeoko talan (kantina inguruko lursailean): ordu beteko meditazio gidatua egingo dute bertan. Ondoren, zortzietatik bederatziak bitarte, yoga saio kolektibo bat burutuko dute; hau ere, Talan izango da. Azkenik, taldean egiteko bigarren yoga saio bat ere antolatu dute, baina azken hau ez da Talan ospatuko; horren ordez, Tonpoia (Castillo Roto deritzon ingurua) aukeratu dute kokaleku legez. Eguneko azken saio hau, hain zuzen ere, arratsaldeko 19:30tik 20:30ak artean izango da.
Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, egitarauko edozein jarduera nahiz saio hasita egon arren, edonor batu daiteke taldera; gainera, aukera egongo da programako saiorik gustokoena aukeratzeko edo guzti-guztietara animatzeko. Hori bai, euria hasiz gero, egitaraua bertan behera geldituko dela argitu dute, atondu dituzten proposamen guztiak kanpoan egiteko pentsatuak izan direlako.