Ekoetxea Urdaibaik zabalik du European Wildlife photographer of the Year 2020 argazki erakusketa. Egitasmo hau Alemaniako Natura Argazkilariek (GDT) antolatuta dago eta natur ingurune zein ekosistemetan oinarrituriko 36 argazkiz osatuta dago. Sariketaren irabazlea eta, horrenbestez, bere lanak Ekoetxean erakutsi dituena Jasper Doest izan da.
Lehiaketaren antolatzaileak, Naturaren Kontserbaziorako Alemaniako Agentzia Federaleko lehendakari Beate Jesselek adierazitakoaren arabera, argazkilari honek naturaren izaera “edertasunetik bere osotasunetik” harrapatzeaz gain, bere argazkietako ugarik “kontrajarritako eta era askotako sentimenduak” erakusten dituzte. 2020ko edizioan, 38 herrialdetako 19.000 argazki baino gehiago jaso dituzte. Irabazlea hautatzeko orduan, baina, “naturaren edertasun txundigarria” erakusten dutenak eta, era berean, “natura babesteko neurriak hartzea beharrezkoa dela” erakusten dutenak izan dituzte kontuan.
Lehiaketa orokorraz gain, Fritz Pölking kategoria ere egin dute. Bietan ala bietan, saritutako lanak “bikaintzat” jo dituzte, hala kalitate aldetik, nola edukiari dagokionez ere.
European Wildlife Photographer of the Year argazki erakusketa hiru hilabetez egongo da ikusgai Ekoetxea Urdaibain, abuztuaren 31ra arte; sarrera, berriz, doakoa izango da.
Erakusketako lanetako batzuk ikusteko,
HEMEN.