Bihar zozkatuko dituzte San Martineko babes ofizialeko etxebizitzak
12:00etan egingo dute zozketa, Artza frontoian. 36 etxebizitza zozkatuko dituzte, horietatik bi egokituak.
Bihar egingo dute San Martineko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. Hain zuzen ere, 36 etxebizitza zozkatuko dituzte, eta horietako bi egokituak dira.
Zozketa publikoa izango da, hau da, edozein pertsona bertaratu daiteke. 12:00etan izango da Artza frontoian, ateak 30 minutu lehenago zabalduko dituzte.
Publikoa izango bada ere, beharrezkoak diren segurtasun neurriak bete beharko direla azaldu dute Bermeoko Udaletik.