Barikura arte izena eman daiteke Nabarnizko udalekuetan
Ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean izango dira; astelenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara Elexaldeko plazan.
Beste urte batez, Nabarnizko Udalak eta Urdaibai Eskola Elkarteko Ehunzango Jolasak taldeak Udako Kaleko Kanpamenduak antolatu dituzte Nabarnizen. 4 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendutako euskarazko udalekuak dira.
Horietan parte hartzeko izena eman behar da, eta hori egiteko azken eguna da barikua (ekainak 18). Horretarako, https://nabarnizekoudalekuak2021.blogspot.com webgunean apuntatu beharko dira interesatuak.
Udalekuetan haurrak taldeka antolatuko dira, talde bakoitzean gehienez bederatzi haur eta monitore bat egongo direlarik. Ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean izango dira; astelenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara Elexaldeko plazan. Azaldu dutenez, hainbat ekintza egingo dituzte: jolasak, eskulanak edota irteerak.
COVID-19a dela eta, ekintza guztiak kanpoan garatuko dira, atari zabalean, euria egiten duenean salbu. Egun horietan aireztatutako espazio estalietan egingo dira; esaterako, frontoian, elizpean eta ludotekan. Momentuan indarrean dauden osasun neurriak errespetetu beharko dira eta neurri horiek betetzea derrigorrezkoa izango da.