Mundaka Zaintzaren Plaza bihurtu da egun batez
Santa Katalinan egin zuten autozaintza saioan, besteak beste, hori sustatzeko ardura nagusiak partekatu zituzten
Zaintzen Plaza proiektuaren baitan, yoga eta autozaintza saioa egin zuten zapatuan, Mundakako Santa Katalinan. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatutako jarduera horietara hurreratu zirenek, besteak beste, autozaintza sustatzeko ardura nagusiak partekatu zituzten eta, gainera, zaintza mota horri jarraipena emateko bidea irudikatu zuten. Prozesu horren baitan, ageri zaizkien kezka zein oztopo nagusiak zelan ekidin ere planteatzeko aukera eduki zuten. “Oro har, espazio lasaia, hurrekoa nahiz gozoa izan zen”, azaldu dute antolatzaileek.
Zaintzen Plaza proiektuaren lehenengo topaketa martxoaren 10ean egin zuten.