Bermeoko Gure Esku Dagok batzar informatiboa egingo du bihar
Bermeoko herritar eta talde guztiak deitzen dituzte parte hartzera.
Bermeoko Gure Esku Dagok batzar informatiboa egingo du bihar 19:00etan jarri dute ordua Goiko Plazako Kabidxen.
Gure Esku Dagok erreferendumaren aldeko sinadura bilketa abiarazi du, Euskal Herriko hainbat eragilegaz batera. Hamaika Gara ekimenaren bidez, Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote “erreferendumak egiteko ahalmen osoa bere gain hartu, arautu eta garatzea”. Hala, ekimen horri bultzada eman asmoz, Bermeoko herritar eta talde guztiak deitzen dituzte gaur arratsaldeko batzarrean parte hartzera: “Indarrak batzeko garaia da, elkar zainduz, ekin!”.
Iazko martxoaren 11n aurkeztu zuten egitasmoa. Aurkeztu eta egun gutxira koronabirusak sortutako osasun krisia tarteko, kanpaina atzeratu zuten.