Aimar Galdosek irabazi du 30. Mendatako Udala Sari Nagusia
PIPAS Sariaren sailkapenean, Nabiga 360 Busturia TTko Xabier Aransolo gernikarrak segitzen du lehen postuan.
Gaursa taldeko Aimar Gomezek irabazi zuen 30. Mendatako Udala Sari Nagusia, atzo [ekainak 6].
Lasterketa hasieratik hainbat ihesaldi egon ziren, baina ez zuten arrakastarik eduki. Azkenengo bueltan, Zarrabentatik pasatzean txirrindulari batek atzean utzi zuen pelotoia, baina helmugara heltzean denek bat egin zuten. Hala, bost txirrindulariko taldetxoa batera helmugaratu zen; bi ordu, bederatzi minutu eta 56 segundotan amaitu zuten 76 kilometroko lasterketa. Ampo -Ikolan Sports taldeko Xabier Intxaustik eta Iridoi-Alimco-Belabiako Imanol Aceñak osatu zuten podiuma. Baque Team-eko David Garcia eta Ondarroa Aurrerako Mikel Arrasate ere denbora berean sartu ziren helmugan.
Mendiko Saria ere Galdosek bereganatu zuen, eta tarteko helmugakoa, berriz, Nabiga 360 Busturia TTko Asier Diazek. Taldekako sailkapenean, Iridoi-Alimco-Belabia nagusitu zen.
Bestalde, PIPAS Sariari dagokionez, Nabiga 360 Busturia TTko Xabier Aransolo gernikarrak segitzen du lehen postuan.
Ciclista Gernikesakoek antolatu zuten lasterketa, eta “dena oso ondo irten zela” adierazi dute. Hala ere, Arratzuko sarreran errepidean dagoen zuloa konpontzearen beharra azpimarratu dute: “Lasterketa guztietan hor beti erortzen dira txirrindulariak, eta ea konpontzen duten. Atzo ere bost txirrindulari erori ziren”.
*Argazkia: Ciclista Gernikesa