Iban Alkainek eta Jon Mandalunizek jaso dute Ezetz Jakin lehiaketako saria
Zozketaren bidez ematen duten saria Andere Enbeitak eta Henar Bardonek jaso dute azken aste bietan.
Azken bi asteetako Ezetz Jakin lehiaketa digitaleko irabazleak saritu ditu Gernika-Lumoko Berbalagunek: Iban Alkain eta Jon Mandaluniz.
Maiatzaren 10etik 16ra bitartean izan zen onena Alkain, eta maiatzaren 17tik maiatzaren 23ra bitartean, berriz, Mandaluniz. Biek eskuratu dute Gernika-Lumon gastatzeko 50 euroko bonoa.
Horrez gain, astero zozketaren bidez ematen duten saria Andere Enbeitak eta Henar Bardonek jaso dute azken asteetan. Praktikatu zerbitzuaren materiala eta 20 euroko bono-saria jaso dute biek.