Hasi dira San Juan kalea asfaltatzeko lanak
Hori horrela, kalea itxita dago gaur, 18:00ak bitartean. Astelehenean eta martitzenean ere itxiko dute, 08:00etatik 18:00etara bitartean.
Gernika-Lumoko udalak udalerriko kale eta bideak zaindu eta mantentzeko lanekin jarraitzen du, “herritarrentzako herri atsegina eta erosoa egokitzeko”. Hori horrela, Andra Mari eta Barrenkale kaleen ingurua hobetu eta Don Telloko iriste erraztasuna hobetu ondoren, San Juan kalea urbanizatzeko lanak hasi zituen martxoan, eta asfaltatze lanekin ari dira orain.
Hori horrela, kalea itxita dago gaur, 18:00ak bitartean. Astelehenean eta martitzenean ere itxiko dute, 08:00etatik 18:00etara bitartean.
Zehazki, San Juan kaleko 2.082 metro koadroko azalera duen Ocho de Enero eta Don Tello kaleen arteko tarteari eragingo diote lanek. Hain zuzen ere, errodadura eremua goratuko dute, espaloien eta oinezkoentzako pasabideen artean dagoen desberdintasuna kenduz eta irisgarritasun-baldintzak hobetuz.