Muxikako Udalak antolatutako marrazki lehiaketara maiatzaren 31a baino lehen aurkeztu behar dira lanak
2-8 urte bitartekoentzat gaia librea da, eta 9 urtetik gorakoek 'Gure zirkua' gaia daukate.
Muxika, Ibarruri eta Gorozikako marrazki lehiaketara hilabete honetan aurkeztu behar dira lanak. Zubieta Errota liburutegira eroan behar dira maiatzaren 31a [astelehena] baino lehen. Urretxindorra Eskolako ikasleei ikasgeletan batuko dizkiete marrazkiak.
2-8 urte bitarteko umeek gai librea daukate, eta 9 urtetik aurrerakoentza, ostera, Gure zirkua gaia ipini dute. Edozein teknikagaz egindako marrazkiak aurkeztu daitezke, beti ere, DIN A-4 formatuan.
Marrazkiak aurkeztean izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia eman behar dira. Marrazkien atzeko partean izenburua, ezizena eta egilearen adina ipini behar dira. “Aurkeztutako lanak erabiltzeko eskubidea dauka Zubieta Errota liburutegiak”.
Muxikako Udaleko kultura batzordeko zinegotziak, arte ederretan aditu batek eta herriko boluntario batek osatuko dute epaimahaia, eta euren erabakiak hartzeko irizpide hauek kontuan hartuko dituzte: lanen arte-kalitatea (20 puntu), gaiarekiko lotura (10 puntu) eta udalerriko ondarearen ezagutza maila (5 puntu).
2-8 urte bitarteko hiru mailetakoei opariak emango dizkiete, eta 9 urtetik gorakoetan dauden bost mailetan diru sariak egongo dira lehenengo hiru sailkatuentzat.
Aurkeztutako lanekin erakusketa osatuko dute Zubieta Errotan.