Txokolatezko Gernikari agur, doinu gozoekin
Gernika-Lumoko Andra Mari korala Bekoibarrako pabilioian izan zen zapatuan, kantuan
Gernika-Lumoko Andra Mari koralak doinu gozoekin agurtu zuen zapatuan Eusko Gozogileak egindako Txokolatezko Gernika. Bekoibarrako pabilioian bilduta, kontzertu xumea eskaini zuen koralak. Hain zuzen, Txoria txori, Maitia nun zira, Agur Jaunak, Euskalerriko eta Gernikako Arbola abestiak kantatu zituzten. Azken horretan, gainera, Arbola Zaharra jubilatuen koruko zenbait kideren laguntza izan zuen Andra Mari koralak.
Bizkaiko Gozogileen gremioko ordezkaritza batek ere parte hartu zuen zapatuko emanaldian eta, kantu saioa amaitzean goxoak eskaini zizkieten abeslariei.